XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Valentinek aditzeko itxurak egin zituen.

Zin egin zion droga utziko zuela, egun hartan bertan utzi gainera, baina ezer baino lehen trafikatzaile bati zor zizkion 300 florinak ordaindu behar zizkiola esan zuen.

Blankenstijn jaunak sinetsi eta dirua eman zion; geroago jakin zuen Valentin zuzen-zuzen joan zela droga gehiago erostera.

Gauza penagarri hauek beste pare bat urtez ere luzatu ziren.

Valentine argalduta eta mehartuta zegoen.

Azalak halako kolore grisaska hartu zion.

Arropa garbitu, diru eske norbaitengana joan beharra zuenean bakarrik garbituko zuen.

Kontua droga dosiak eskuratzea bazen, azeri baten antzera jokatuko zuen.

Halako egun batean, ordea, istilu larri samar batean sartu zen.

Trafikariek mehatxu gogorrak egin zizkioten bere zorrak garbitzeko, eta hala egin ezean jipoitu egingo zutela esan zioten.

Hiriko jendeak gero eta begi txarragoez ikusten zituen drogazaleak.

Poliziak bere kontrolak gehitu behar izan zituen, hiritarrek beren eskutik justizia har ez zezaten.

Valentinek ez zeukan inor dirua lortzeko.

Egun batez gogoratu zen Oldenzaalen izeba bat zuela, aitaren arreba, azkeneko aldiz hegazkin istripuaren ondoren izandako famili bilera batean ikusi zuena.

Burua urratu beharrean jarri zen haren izena gogoratu nahirik.

Ez zeukan i bat nonbait?

Emakume sendo samarra zela besterik ez zuen gogoratzen, baina baliteke uste hori bera orduan askoz txikiagoa izateagatik edukitzea.

Orain hamasei urte zituen.